Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Hamar urteko zigorra gizon bati Nafarroan, adingabe bat bortxatzeagatik

Lagun batzuen etxean bizi zen lan kontuengatik, eta sexu-gehiegikeriak egin zizkion horien alaba bati Barañaingo eta Iruñeko bi etxebizitzatan.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Auzitegiak 10 urteko kartzela zigorra ezarri dio gizon bati 13 urteko neskato bati behin eta berriz sexu-gehiegikeriak egitea leporatuta. Lagun batzuen alaba da biktima, eta erasoak 2012an eta 2014an izan ziren.

Ebazpenaren kontra helegitea jartzeko aukera dagoen arren, epaitegiak uste du frogatuta geratu dela gertatutakoa.

Gizona emaztearekin eta bi seme-alabekin joan zen Portugaldik Nafarroara lan bila. Guztiak 40 egunez bizi izan ziren Barañainen lagun batzuen etxean. Lagun horiek bikote bat ziren eta bi seme-alaba adingabe zituzten, bat 2003an jaiotako neskatoa.

Akusatua egunero lau adingabeekin geratzen zen bakarrik etxean biktimaren aitak emaztea lanera eramaten zuen 15-25 minutuko tartean.

Akusatuak, egun askotan, neskatoa logelara eraman eta sexu-gehiegikeriak egiten zizkion, eta berdin jokatu zuen 2014ko udaberrian ere, bost hilabetez lagun horien etxean bizi izan zenean. Kasu horretan Iruñeko etxebizitza batean izan ziren erasoak.

Adingabeak 2016ko apirilaren 1ean esan zion gertatutakoa amari, eta salaketa jarri zuen hurrengo egunean.

Sexu-gehiegikeria horiek ondorio psikologikoak utzi dizkio haurrari.

Ebazpenean 10 urteko kartzela-zigorra aurreikusten da gizonaren kontra, bost sexu-eraso garai bakoitzeko, eta ezin du adingabearengandik 400 metro baino gutxiagora egon beste hainbeste urtez.

Era berean, sei urteko zaintzapeko askatasuna eta 30.000 euroko kalte-ordaina ezarri diote.

 

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko argazkiak Tratu txarrak Espainian Albisteak Nafarroa Epaiketak bideoak Gizartea Albisteak Nerabezaroa albisteak Sexu erasoak Zer gertatu da Barañain herrian?