Gizartea -
Indarkeria matxista
55 urteko emakume bat hil dute Granadan, bikotekideak antza
Ustezko hiltzailea, 50 urteko gizonezkoa, bere kabuz aurkeztu da Guardia Zibilaren aurrera.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
55 urteko emakume bat hil du, ustez, 50 urteko bere bikotekideak Granadako Las Gabias udalerrian. Ustezko hiltzaileak bere burua entregatu du Guardia Zibilaren aurrean.
Emakume batek 04:30 aldera ohartarazi dio Guardia Zibilari, pertsona batek etxeko atea jo diola bere aitak ama hil duela esateko.
Guardia Zibilak jakinarazi duenez, patruila bat bikotearen etxebizitzara joan da, eta emakumearen gorpua lurrean topatu dute, arma bat eta bala zorro bat alboan zituela.
Hasiera batean ustezko hiltzaileak ihes egin du, baina 06:00ak aldera bere burua entregatu du Guardia Zibilaren aurrean.
_________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.