Gizartea -
Emakumeen kontrako indarkeria
Bi emakumek sexu-eraso bana salatu dute Bilbon
Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu du, bere bikotekide ohiari sexu-erasoa egitea leporatuta. Bestalde, beste emakume batek salatutako erasoa ere ikertzen ari da Ertzaintza.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bi emakumeri sexu-erasoa egin diete asteburuan Bilbon.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek baieztatu dutenez, Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu du Bilbon, bere bikotekide ohiari sexu-erasoa egitea leporatuta. Bestalde, asteburuan sexu-erasoa jasan duela salatu du beste emakume batek, eta Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.
Erasoetako bat larunbatean gertatu zen Bilboko etxebizitza batean, eta Ertzaintzak sexu-erasoa jasan zuen emakumearen bikotekide ohia atxilotu du erasoarekin zerikusia duelakoan. Atxilotua epailearen esku utzi dute.
Bigarren erasoa ere, larunbatean jazo zen, Bilboko beste etxebizitza batean. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da, eta oraingoz ez du inor atxilotu.
_________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.