Gizartea -

Kaleratzeak

Etxegabetzeen kopurua % 28,6 hazi da EAEn

Urteko lehen hiruhilekoan, 328 etxegabetze izan dira Euskal Autonomia Erkidegoan: 197 Bizkaian, 73 Araban eta 58 Gipuzkoan.

Etxetik kaleratutako emakume baten protesta Gasteizen. Artxiboko argazkia: EFE
Etxetik kaleratutako emakume baten protesta Gasteizen. Artxiboko argazkia: EFE
Etxetik kaleratutako emakume baten protesta Gasteizen. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoan 328 etxegabetze izan dira 2017ko lehen hiruhilekoan. Hortaz, eta iazko epealdi berarekin alderatuta, kaleratzeen kopurua % 28,6 hazi da EAEn.

Kaleratzeei buruzko datuak Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak eman ditu gaur. Estatuan, guztira, 17.055 etxegabetze izan dira urteko lehen hiruhilekoan.

Bi hiruhilekotan beherako joera izan ostean, azkenekoan ugaritu egin dira kaleratzeak.

Bizkaian 197 (% 34,9 gehiago) etxegabetze izan dira, Araban 73 (% 23,7 gehiago) eta Gipuzkoan 58 (% 16 gehiago).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Albisteak Gipuzkoa Araba Kaleratzeak gaur Gaurko azken ordukoa