Gizartea -

Droga-trafikoa

14 lagun atxilotu dituzte EAEn, lau tona haxix atzeman ostean

Guardia Zibilak Marokotik Espainiako Estatura haxixa sartzen zuten bi talde desegin ditu, eta guztira 26 dira atxilotuak.

Guardia Zibilak atzemandako droga. Argazkia: Efe
Guardia Zibilak atzemandako droga. Argazkia: Efe
Guardia Zibilak atzemandako droga. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak Marokotik Espainiako Estatura haxixa eramaten zuten bi talde desegin, eta 26 pertsona atxilotu ditu; horietako 14, EAEn. 'Aratiku' operazioa Kantabriatik zuzendu dute, eta 4.350 kilo haxix, 350 gramo kokaina, marihuana eta ketamina, 234.000 euro, 10.000 dolar, 17 ibilgailu eta 71 sakelako telefono atzeman dituzte.

Atxilotuetako sei Bizkaian harrapatu dituzte; Gipuzkoan, beste sei; Araban, bi; Kantabrian, hiru; Madrilen, hiru; Malagan eta Burgosen, bi; eta Cadizen eta Palentzian, bana. Horietako 16 espetxera bidali dituzte jada.

Bi taldeen gune nagusiak EAE, Malaga eta Cadiz ziren, eta bien artean independenteak baziren ere, Marokoko beste talde batekin jarduten zuten biek, horren bitartez sartzen baitzuten droga Andaluzian.

Handik Espainiako Estatuko iparraldera eramaten zuten, zati bat bertan utzi, eta gainerakoa Frantziara, Herbehereetara eta Belgikara eramateko. Droga garraiatzeko, auto bereziak erabiltzen zituzten, "hondo bikoitzak" zituzten autoak, sistema mekanikoak eta elektromagnetikoak erabiliz irekitzen zirenak.

Bizkaian, 245 bat kilo haxix atzeman zituzten Herbehereetako matrikula eta gidaria zituen furgoneta batean.

Apirilaren hasieran desegin zuten EAEn bizi zen taldea, eta miaketak eta atxiloketak egin zituzten Durangon, Matienan, Zumaian eta Gasteizen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Delituak albisteak Drogak argazkiak Gizartea albisteak Gasteiz Durango Zumaia albisteak Albisteak