Gizartea -
Ingurugiroa
Legez kanpoko lindano zabortegi bat aurkitu dute Lemoiz inguruan
Barrika eta Bakio arteko mendi inguru batean aurkitu dute, Jata mendiko zabortegiaren ondoan.
agentziak | erredakzioa
Ekologista talde batek legez kanpoko lindano (intsektizida ilegala eta osasunarentzat kaltegarria) zabortegi bat aurkitu dute Lemoiz aldeko mendi inguru batean, eta Ertzaintzak eremua seinalatu eta Jaurlaritzari jakinarazi dio.
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak azaldu duenez, Ekologistak Martxan taldeko bozeramaileak 10:25 aldera eman du aurkikuntzaren berri. Ekintzaileek sare sozialetan adierazi dute "kontrolik gabeko lindano isurketa" aurkitu dutela "Jata mendiko zabortegiaren ondoan, Barrika eta Bakio artean".
Ekologistek laginak hartu dituzte, eta Ertzaintza bertaratu da. Dagoeneko, kaltetutako eremua seinalatu du, eta ingurumen alorreko eskumena duten erakundeei eman die horren berri.
Gainera, agenteek auzia Fiskaltzaren aurrean salatzeko proposatu diete ekologistei, ingurumenaren aurkako delitua izan daitekeelako.