Gizartea -
Ekaitza
667 tximista, hiru ordu eskasean
Horietatik 617 Araban zenbatu zituen Euskalmetek, eta handiena ere Araban, Bernedon, lehertu zen.
EITB.EUS
667 tximista zenbatu zituen atzo arratsalde-gauean Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar bidez jakinarazi duenez, horietatik 617 Araban lehertu ziren. Bizkaian 47 tximista izan ziren eta Gipuzkoan, berriz, hiru.
Ekaitz elektrikoak hiru ordu inguru iraun zuen: 19:00etatik 22:00etara.
Tximistarik handiena Bernedon erori zen, 21:30ak aldera, eta 136,3 kiloanperioko intentsitatea izan zuen.
Euskalmetek pasatako mapa honetan ikus daiteke non erori ziren zehazki tximistak:
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea