Gizartea -
Kamiñaldeko lur-jausia
Ondarroako 16 familia etxera itzuliko dira ostegun honetan
Beste 33 familia abuztua erdialdean bueltatu ahal izango dira; eta azkenak, 2018ko urtarrilean.
Agentziak | Erredakzioa
2016ko martxoan Ondarroako Kamiñalde auzoan izandako lur-jausiaren ondorioz kaltetutako 16 familia ostegun honetan itzuliko dira etxera, Zunbeltz Bedialauneta alkateak jakinarazi duenez.
Luiziagatik 176 familia atera behar izan zituzten euren etxebizitzetatik eta horietako 56 oraindik etxetik kanpo daude.
San Inazio kaleko 44-A eta 44-B atarietan bizi diren familiak dira bihar etxera bueltatuko direnak.
Beste 33 familiak abuztua erdialdean itzuli ahalko direla aurreikusi dute, euren etxe-atarietan izan ziren kalteak konpondu ostean.
Gainerako zazpi familiek, berriz, gehiago itxaron beharko dute; izan ere, euren etxeak konpondu gabe daude oraindik. Udalak 2018ko urtarrilerako aurreikusi du itzulera.
Alkatea kaltetutako bizilagunekin bildu da gaur, egoeraren nola dagoen azaltzeko eta etxera itzultzeko epeei buruzko xehetasunak emateko.