Gizartea -
Eguzki sistema
9 Planeta misteriotsurik ez dagoela iradoki du ikerketa berri batek
Lehenengo aldiz planeta proposatu zutenetik, hainbat ikerketa egin dituzte Neptunoz harago dagoena aztertzeko, utziko lituzkeen hainbat arrastoren bila.
agentziak | erredakzioa
Ikerketa berri batek zalantzan 9 Planetaren existentzia, eguzki sistemaren mugan egongo litzatekeen balizko planeta erraldoia.
Teoria lehen aldiz planteatu zutenetik, hainbat ikerketa egin dituzte hura aurkitzeko Neptunotik haragokoa aztertuta, utziko lituzkeen arrastoak bilatuta.
Orain, lau urteko lana egin dute eta Neptuno baino urrunago dauden orbita handiko zortzi objektu atzeman dituzte, eta horrek lagundu egin dezake "elkarketa" deritzon fenomenoan oinarritutako planeta aurkitzen.
Balizko 9 Planetak eragin handia izango luke inguruko objektuetan, tartean orbita estiratuak sortuz, grabitatearen eraginez sortzen direnak.
Ikerketek, teoria plazaratu zuen lehenengoak barne, elkarketa zantzuak dituzten hainbat objektu atzeman dituzte, baina azkenekoak ez du fenomenoaren arrastorik aurkitu.