Gizartea -
Arrotxapean
Iruñean Bankiaren etxe bat okupatu zuen familiaren etxegabetzea, atzeratuta
Emakumea eta bere hiru alabak etxebizitzara sartu zirenean, usoez gainezka zegoen, eta senideekin, auzokideekin eta PAHren kideekin batera, "konpondu eta bizitzeko moduan" utzi zuten.
agentziak | erredakzioa
Atzeratu egin dute gaur, ostirala, goizean Bankiaren etxebizitza bat okupatu zuen familia baten aurka egitekoa zen etxegabetzea, Iruñeko Arrotxapea auzoan.
PAH Kaleratzerik Ez elkarteak atzo azaldu zuenez, familia mila modutan eskatu dio Bankiari alokairu kontratua egitea, "haien diru-sarrerei egokitua", baina ez du ezer lortu. "Administrazio Publikoetatik egindako pelegrinazioan" ere ez du emaitza positiborik izan.
Azkenik, gaur egin behar zuten Mounira eta bere alaben etxegabetzea, 09:00etan, baina, azken orduan, atzeratzea erabaki dute.
Plataformaren esanetan, emakumea eta bere hiru alabak etxebizitzara sartu zirenean, usoez gainezka zegoen, eta senideekin, auzokideekin eta PAHren kideekin batera, "konpondu eta bizitzeko moduan" utzi zuten.