Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
15 urteko zigorra gizon bati iloba adingabea bortxatzeagatik, Iruñean
Gizonak zortzi urteko kartzela-zigorra beteko du, eta gero Espainiako Estatutik kanporatuko dute (ekuadortarra da jaiotzez).
agentziak | erredakzioa
Nafarroako Auzitegiak 15 urteko kartzela-zigorra jarri dio Iruñeko gizon bati 6-8 urte zituen ilobari behin eta berriz sexu-abusuak egiteagatik.
Ekainaren 22an hasi zen epaiketa, eta 35 urteko auzipetuak onartu egin zuen Fiskaltzak egindako hasierako eskaera, 21 urteko espetxeratzea.
Ahozko saioaren aurretik, auzipetuak 20.000 euro jarri zituen ardura zibilagatik, ondorioz, aringarria ezarri diote kaltea konpontzen saiatzearren, Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenak jakinarazi duenez.
Auzipetuak 8 urte igaroko ditu espetxean eta gainerakoa Espainiako Estatutik kanporatzeagatik ordezkatuko dute (ekuadortarra da jaiotzez), eta ezingo du 10 urteren buruan itzuli.
Ebazpenean agertzen denez, akusatua emaztearekin, koinatarekin eta horren alabarekin bizi zen Iruñean, eta askotan bere zaintzapean geratzen zen neskato adingabea. Orduan, biak bakarrik geratzen zirenean, sexu-gehiegikeriak egiten zizkion.
_________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.