Gizartea -
Gasteiz
Urrezko Zeledon saria, Manu Garcia eta Blanka Gomez de Segurarentzat
Alaveseko kapitainak eta Buztingintza Museoko zuzendariak irailaren 22an egingo duten ekitaldi batean jasoko dute golardoa.
Agentziak | Erredakzioa
Manu Garcia Alaveseko kapitainak eta Blanka Gomez de Segura zeramikariak jasoko dute Urrezko Zeledon 2016 saria.
Gasteizen diharduten pertsona edo erakundeak aintzat hartzeko saria da, hiriari eskainitako zerbitzuagatik edo hiriari prestigioa emateagatik.
Antolatzaileek esan dutenez, epaimahaiak 14 hautagaitza izan ditu esku artean eta lehia estua izan da: lau bozketa egin behar izan dituzte saridunak aukeratzeko.
Blanka Gomez de Segura zeramikariaren kasuan, Araban horrenbesteko tradizioa duen buztingintza suspertzeko egin duen apustua eta bere izaera ekintzailea nabarmendu du epaimahaiak.
Manu Garcia futbolariari dagokionez, hark erakutsitako "borrokarako eta sakrifiziorako borondatea" goraipatu dute. "Berarentzako onena bilatzeko lan egiten du, gizartea ahaztu gabe", erantsi du epaimahaiak.
Golardoak emateko ekitaldia irailaren 22an egingo dute.