Gizartea -

Abiadura handiko trena

Burgos-Gasteiz tartean merkantziak joango direla hitzeman du De la Sernak

Sustapen Ministerioak, Eusko Jaurlaritzak bezalaxe, oinarrizkotzat jo du bi trafikoen bateragarritasuna, bidaiariena eta merkantziena.

Tapia eta De la Serna, artxiboko irudian. Argazkia: Efe
Tapia eta De la Serna, artxiboko irudian. Argazkia: Efe
Tapia eta De la Serna, artxiboko irudian. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Sustapen Ministerioak hitzeman du merkantziak garraiatu ahal izango direla Burgos-Gasteiz tartean, zabalera estandarrean.

Iñigo de la Serna ministroa buru duen departamentuarentzat oinarrizkoa da bidaiarien eta merkantzien trafikoen bateragarritasuna, abiaduran alde baldin badago ere. Hori dela eta, aztertzen ari den aukeren artean bi trafikoen bateragarritasuna bilatuko du.

Sustapen Ministerioak berretsi du Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean jarraituko duela Burgos eta Gasteiz arteko abiadura handiko trena 'euskal Y'arekin lotzeko aukera onena bilatzeko.

Iñigo de la Serna ministroak aurki aurkeztuko du Arabako hiriburuan bi hiriak lotuko dituen trenbideari buruzko informazio ikerketaren lehenengo fasea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza albisteak Espainiako Gobernua Burgos albisteak Gizartea Gasteiz Eguneko albisteak Euskal Y Merkantzia-garraioari buruzko albisteak