Gizartea -

Udako Operazioa

Trafiko istripuak % 22 jaitsi dira EAEko errepideetan, udan

Uztailean eta abuztuan iaz baino zauritu larri gutxiago izan dira (%39 jaitsi dira). Udako hilabeteetan bost lagun hil dira EAEko errepideetan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Trafiko istripuak % 21,9 jaitsi dira aurtengo udan Euskal Autonomia Erkidegoko errepideetan; zauritu larriak (% 39,1 gutxiago) eta arinak (% 29,5) beherakadak izan dituzte uztailean eta abuztuan, 2009ko epe berdinarekin alderatuz. Iaz bezala, bost pertsona hil dira udako hilabeteetan, euskal errepideetan.

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak eta Amparo Lopez Jaurlaritzako Trafiko zuzendariak aurkeztu dituzte Udako Operazioko datuak, Bilbon egindako agerraldian. Uztaila eta abuztua bitartean bost lagun hil dira euskal errepideetan, 53 larri zauritu dira eta 476k zauri larriak izan dituzte. Orotara 1.144 trafiko istripu izan dira: 234 Araban, 381 Bizkaian eta 529 Gipuzkoan. Aresen hitzetan, errepideetan hil diren pertsonen kopuruak "beherakada handia" izan du azken urteetan (2000. urtean 36 lagun hil zirela gogoratu du). Horregatik, "datuak hobetzea zaila" izango dela azpimarratu du.

Bestalde, 2010ko datuak ere eman ditu Aresek. Urtarrila eta abuztua bitartean 33 lagun hil dira trafiko istripuetan, iaz baino % 17,5 gutxiago (2009an 40 pertsona hil ziren).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea