Gizartea -

Indarkeria matxista

Emakume bati eraso egin dio Gasteizen, senarrak antza

27 urteko ustezko erasotzailea epailearen esku utzi dute.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udaltzaingoak 27 urteko gizonezko bat atxilotu du bere emaztea jotzea leporatuta.

Udaltzaingoak gaur ohar bidez jakinarazi duenez, erasoa astelehen arratsaldeko lehen orduan gertatu zen bikoteak Gasteizko Santa Luzia kalean duen etxebizitzan. Antza denez, emakume batek dei egin zien agenteei erasoaren berri emateko.

Patruila bat erasoaren tokira bertaratu zen eta agenteek bi emakume aurkitu zituzten atarian: erasotua eta haren laguna.

Emakumearen lekukotza entzun ostean, etxean zegoen gizonezkoa atxilotu zuten, emazteari erasotzea egotzita.

27 urteko ustezko erasotzailea epailearen esku utzi dute.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Espainian Araba Gizartea bideoak Gasteiz berriak Gaurko azken ordukoa