Gizartea -

Leptospirosia

Bilboko itsasadarrean egindako azterketek negatibo eman dute leptospiran

Horixe baieztatu du Juan Maria Aburto alkateak, itsasadarraren lau lekutan egindako analisien emaitzak jaso ostean.

Bilboko itsasadarra. Argazkia: EiTB
Bilboko itsasadarra. Argazkia: EiTB
Bilboko itsasadarra. Argazkia: EiTB

eitb.eus | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Maria Aburto Bilboko alkateak baieztatu duenez, itsasadarreko uraren kalitatearen inguruan egindako azterketek, lau puntu desberdinetan jasotako laginekin, negatibo eman dute leptospiran, maiatzaren 20ko triatloiko 5 partehartzaile kutsatu zituen bakteria infekziosoan.

Ez da argitu, beraz, infekzio haren jatorria non dagoen.

Leptospira agertzea baztertuta, aztertutako lau lekuetan emaitza negatiboa izanik, eta beste parametro bien arabera itsasadarra bainua hartzeko eremua ez dela ondorioztatuta, alkateak Ur Partzuergoarekin berehalako batzarra izango duela jakinarazi du, erakunde hori delako analisiez eta horien emaitzak partekatzeaz arduratzen dena.

Gauzak horrela, "Udalak ez du kartelik ipiniko itsasadarrean, ezta sorospeneko zerbitzurik edo bainua hartzeko ordutegirik ere; ez ziren beharrezkoak lehen eta orain ere ez. Hala ere, jarduerak burutu daitezke bertan".

Analisiez gain, Itsasadarrerako jarduera eta kudeaketa protokoloa prestatzen ari dira. Izan ere, ur gaineko itsas-jardueretarako erabili daitekeela baieztatu du. "Hau da, itsasontzi turistikoak, piraguak edo traineruak orain arte ibili ahal izango dira", gaineratu duenez.

Urarekin kontaktu minimoa eskatzen duten jolas eta kirol arloko jardueretarako eta bainurako egokia ez dela jakinda, alkateak iragarri duenez, hainbat erabilera, arau, baimen eta gomendio jasotzen dituen protokoloa edukitzeko lanean ari dira, sustatzaileek eurek jendaurrean horien berri eman eta egon litezkeen erabiltzaileei jakinarazteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Gizartea EAJ Albisteak