Gizartea -

Aurkikuntza

Partikula berri bat aurkitu dute hadroi azeleragailuan

60ko hamarkadan iragarri zuten partikula hori existitzen zela, baina gaur arte ezin izan dute baieztatu.

Hadroi azaleregailua. Artxiboko argazkia
Hadroi azaleregailua. Artxiboko argazkia
Hadroi azaleregailua. Artxiboko argazkia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Partikula-fisikaren ikerketarako Europako zentroak jakinarazi duenez, bi quark astunez osatutako lehen partikula subatomikoa antzeman dute munduko hadroi azeleragailu handienean, Genevan.

60ko hamarkadan iragarri zuten partikula hori existitzen zela, baina gaur arte ezin izan dute baieztatu.

Partikula subatomiko berriak ohiko barioiak baino lau aldiz masa gehiago du, Europako ikerketa zentroak ohar bidez azaldu duenez.

Unibertsoa nola garatu zen ulertzeko ikerketaren baitan egindako aurkikuntza da; izan ere, materia eta antimateria kopuru bera zegoenean, lehendabiziko zergatik gailendu zen argitu nahian ari dira.

Materia gehiena barioiz osatuta dago. Barioiak, berriz, quark izeneko partikula subatomikoekin eratuta daude. Eta quark partikulak protoi eta neutroien osagaiak dira.

Quark partikulak sei motatakoak dira (up, down, charm, strange, top eta bottom), baina ikertzaileek sarritan adierazi dute Unibertsoan barioi konbinazio ezberdinak izan daitezkeela.

Orain arte ezagutzen ziren barioiek, partikula subatomiko astun bakarra zuten, baina Europako ikerketa zentroak gaur jakinarazi duenez, bi partikula subatomiko astun dituen lehen barioia antzeman duten hadroi azeleragailuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Zientzia albisteak