Teknologia -

LHC

Berriz ere martxan jarri dute hadroi azeleragailua

Bi urtez geldirik egon da mantenu lanak, doikuntzak eta prestaketa lanak egiteko.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

LHC partikula azeleragailu handia edo hadroi azeleragailua berriz ere martxan jarri dute gaur, bi urtez geldirik egon eta gero. Tarte horretan mantenu lanak eta doikuntzak egin dituzte eta hainbat hilabete behar izan dituzte berriz piztu aurretik.

Hala iragarri du gaur Ikerketa Nuklearrerako Europako Kontseiluak. Azaldu duenez, Euskal Herrian 10:41ak zirenean protoi-sorta batek buelta bat eman dio LHCari noranzko batean eta, bi ordura, beste protoi-sorta batek beste itzuli bat egin du kontrako noranzkoan.

Martxoaren 24an Ikerketa Nuklearrerako Europako Kontseiluak iragarri zuen protoien azeleragailuaren abiaraztea atzeratuko egingo zela aldizkako zirkuitulabur bat tarteko.

Arduradunek gaineratu zuten arazoa ezagutzen zutela eta eragin txikia izango zuela LHC partikula azeleragailua berriz martxan jartzeko prozesuan. Gogoan izan bi urtez geldirik egon dela eta tarte horretan azterketa teknikoak egin dizkiotela.

Guztiak ongi funtzionatzen duela egiaztatu ondoren, pixkanaka-pixkanaka energia handitzen joango dira datozen egunetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea