Gizartea -
19:00etan
Gaur, EiTB-k 'El Conquistador del Aconcagua' aurkeztuko du
Guridi zinema aretoetan egingo da reality beharriaren estreinaldia.
EITB
Gaur, 19:00etan, EiTB-k Julian Iantzi gidatuko duen realitya, "El Conquistador del Aconcagua", aurkeztuko du. Juanito Oiartzabal mendizale arabarra izango da espedizio-buru. Estreinaldira programako lantaldea eta orain arte "El Conquistador del fin del mundo" saioan parte hartu duten lehiakide batzuk hurbilduko dira.
Urriaren hasieran estreinatuko da saioa eta helburua, Amerikako mendirik altuenera, Aconcagua, igotzea izango da. Lehiaketa ustekabez beteta egongo da. Gainera, partaideak , berez, ez dute mendiarekin lotura handirik. Aurkezlea bera, abentura berri honetako partaide bihurtuko da. Iñaki Lopezek saioaren inguruan egingo den eztabaida-programa gidatuko du.