Gizartea -
Hanburgoko disturbioak
Espetxeratu egin dute Hanburgoko istiluengatik atxilotutako bilbotarra
Poliziari botilak jaurtitzez akusatu dute 31 urteko bilbotarra.
Agentziak | Erredakzioa
Hanburgon G20ren goi-bileraren kontrako istiluetan atxilotu zuten 31 urteko bilbotarra espetxeratu dute, beste gizon venezuelar batekin batera.
Nana Frombach Hanburgoko fiskalak EFEri adierazi dionez, iragan ostegunean, goi-bileraren bezperan, polizia agenteei botilak jaurtitzeaz akusatu dute bilbotarra.
Behin behineko espetxe zigorra jarri zion atzo Hanburgoko tribunal batek 51 pertsonako talde bati, Fiskaltzak eskatuta.
Atxilotu zituztenei egozten dizkien karguen artean ordena publikoaren haustea, hilketa saiakera eta erresistentzia eta lesio delituak daude, besteak beste.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea