Gizartea -
Indarkeria matxista
Espetxeratu egin dute Zorrotzako emakumearen ustezko erasotzailea
Astelehenean atxilotu zuten 19 urteko gizona, bikotekideari labanaz eraso egin eta ihes egin ostean.
Agentziak | Erredakzioa
Bilboko Zorrotza auzoan bikotekideari eraso egiteagatik atxilotu zuten gizona espetxeratu egin dute, epailearen aurretik pasatu ostean.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi duenez, uztailaren 11n, 20:30ean, atxilotuak epaitegian deklaratu zuen, eta, jarraian, espetxeratu egin zuen epaileak.
Ertzaintzak uztailaren 10ean atxilotu zuen 19 urteko gizona, bikotekideari labanaz eraso egin eta ihes egiteagatik.
Biktima Gurutzetako Ospitalean dago oraindik, labankadak eragin zion hemorragia dela eta.
------------------------------------------
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.