Gizartea -
Haur pornografia
50 atxilotu 15 herrialdetan, haur pornografia WhatsApp bidez zabaltzeagatik
Atxiloketa horietatik 11 Estatu espainiarrean egin dituzte.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
WhatsApp bidezko haur pornografiaren aurkako nazioarteko polizia operazio baten baitan, 50 pertsona atxilotu dituzte 15 herrialdetan. Atxiloketa horietatik 11 Estatu espainiarrean egin dituzte.
Espainian autonomia erkidego hauetan egin dituzte atxiloketak: Madrilgo Erkidegoa (1), Katalunia (3), Andaluzia (3), Gaztela-Mantxa (1), Galizia (1), Valentziako Erkidegoa (1), Kanariak (1).
Horrez gain, beste 39 pertsona atxilotu dituzte 14 herrialdetan: zazpi Kolonbian, zazpi Bolivian, hiru Brasilen, lau Txilen, hiru Costa Rican, bi Dominikar Errepublikan, bi Guatemalan, bat Italian, bi Mexikon, bat Nikaraguan, bat Panaman, bi Paraguain, bi Uruguain eta bi Venezuelan.
WhatsAppeko esteka batetik abiatuta, haur pornografia elkar trukatzen zuten txat batera heldu ziren sarean lanean diharduten agenteak. Solasgune horretan parte hartzen zuten pedofilo guztiak gazteleraz hitz egiten den herrialdeetakoak ziren.
Poliziak zabaldutako informazioaren arabera, sareak zabaldutako materialaren artean "inoiz" zabaldu gabeko irudiak eta bideoak zeuden. Hori dela eta, agenteak edukia aztertzen ari dira biktimen eta egileen identitatea argitzeko.