Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Hiru emakumeri eraso diete asteburuan Iruñean
Biktimetako bat zortzi hilabeteko dago haurdun. Hiru gizonezko atxilotu dituzte.
agentziak | erredakzioa
Iruñeko Udaltzaingoak hiru pertsona atxilotu ditu asteburuan, bikotekideei edo bikotekide ohiei eraso egin izana leporatuta.
Horietako batean, erasoa jasan duen emakumea zortzi hilabeteko dago haurdun, Udaltzaingoak ohar baten bidez zabaldu duenez.
Beste kasuetako batean, agenteek droga eta horren salmentarako hainbat tresna (baskulak, poltsak...) topatu zituzten etxebizitzaren barruan, eta, hori dela eta, drogarekin trafikatzea ere egotzi diote.
_________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.