Gizartea -

Genero indarkeria

Hiru sexu eraso salatu dituzte Baionako bestetan

Baionako Fiskaltzak jakinarazi duenez, bi salaketa bortxaketengatik izan dira, eta bestea ukituengatik. Une honetan hiru kasuak ikertzen ari dira.

Baionako jaiak. Argazkia: EiTB
Baionako jaiak. Argazkia: EiTB
Baionako jaiak. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Baionako bestetan sexu erasoak pairatu dituztela salatu dute hiru emakumek. Bi neskek bortxatu egin dituztela salatu dute, eta hirugarrenak ukituak salatu ditu.

Aurtengo Baionako festen inguruko balorazioa egiteko prentsaurrekoan jakinarazi du Samuel Buelta Simon Baionako Fiskaltzak hiru salaketa jarri dituztela.

Bi salaketa bortxaketengatik izan dira, eta bestea ukituengatik. Hirugarren salaketa atzo jarri zuten, eta, emakume horren esanetan, ezezagun batek kalean bertan egin zion eraso. Laguntza eske oihuka hasi zenean, gizonezkoak ihes egin zuen.

Baionako Fiskaltzak azaldu duenez, oraindik ez dute erasotzailea identifikatu, baina hiru kasuak ikertzen ari direla esan du.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Umeak tratu txarrak Indarkeria matxista gaur Iparraldea Baionako bideoak Gizartea bideoak Eguneko albisteak