Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizon bat atxilotu dute Durangon emaztea jotzeagatik

Azken asteotan udalerri bizkaitarrean izan den laugarren kasua da; izan ere, Udalak abuztuaren 1ean jakinarazi zuen uztailean 3 eraso matxista izan direla.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 31 urteko gizonezko bat atxilotu du Durangon, emazteari eraso egitea egotzita. Bizkaiko udalerrian hilabete eskasean izan den laugarren eraso matxista da.

Atzo goizean atxilotu zuten gizona genero indarkeria leporatuta, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak azaldu duenez.

Bizkaiko udalerrian azken asteotan izan den laugarren kasua da; izan ere, Udalak abuztuaren 1ean jakinarazi zuen uztailean 3 eraso matxista izan direla.

Durangoko Udaleko Berdintasun Kontseiluak eta Batzordeak gaitzetsi egin dute erasoa, eta babesa helarazi diote biktimari, eta Plataforma Feministak ostegunerako deitu duen elkarretaratzean parte hartzeko deia egin die herritarrei.

Gaur beste bi indarkeria matxista kasu izan dira Bizkaian. Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du Getxon emazteari eraso egin eta haurrarekin batera etxetik bidaltzeagatik, eta beste gizon bat atxilotu dute Bilbon bikotekide ohiaren etxean indarrez sartzen saiatzeagatik.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Espainian Gaurko albisteak Bizkaia Gizartea bideoak Durango argazkiak Eguneko albisteak