Gizartea -

Gipuzkoa

Pasaiako portuan agertutako orban zuri batzuk aztertzen ari da URA Agentzia

Trintxerpeko kaian agertu dira orbanak, eta ikerketa abiatu dute, isuririk izan den argitzeko.

Kaiko uretan orban zuriak agertu dira. Argazkia: SOS Deiak
Pasaiako Portua. Argazkia: SOS Deiak
Pasaiako portuan agertutako orban zuri batzuk aztertzen ari dira

0:25

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pasaiako Portuko Agintaritzak eman du abisua goizean. Pasaiako portuko uretan orbanak agertu dira, eta URA Uraren Euskal Agentziaren teknikariak horiek aztertzen ari dira, isuri baten ondorioz sortu diren argitzeko.

11:05 aldera, Trintxerpeko kaian orban zuriak azaldu dira, eta kasu horietarako ezarrita dagoen protokoloa jarri dute martxan berehala.

Portuko Agintaritzak EFEri jakinarazi dionez, orbanaren jatorria ezin daiteke itsasontzi batean egon, gaur ez baita zamalanik egin gune horretan. Orbana ia erabat diluituta da 14:00etarako.

Hori dela eta, URA agentziako teknikariak ari dira ikertzen isuria lehorretik datorren ala ez (dirudienez, ez da obra batetik etorri edota gertu dauden ubideren batetik); izan ere, isuriaren egilea itsasontzi bat izateko aukerarik balego, Itsas Kapitaintzari legokio ikerketaren ardura hartzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Herriak eta Hiriak Gaurko albisteak Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza berriak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Pasaia bideoak Eguneko albisteak Euskal Herriko kutsadura Ura albisteak gaur Ekologia gaur