Gizartea -

Donostia

Sexismo susmoen aurrean 'beste toki batera ez begiratzea' eskatu du Udalak

Donostiako Udaleko alderdiek adierazpen instituzional bat adostu dute sexu erasoen aurka.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako udal korporazioko kide guztiek "gaitzespen irmoena" agertu dute emakumeek jasaten dituzten erasoen aurrean, eta Aste Nagusiaren atarian honakoa azpimarratu dute: "Emakume batek EZ esaten duenean EZETZ DELA, eta hori errespetatu behar dela. Izan ere, ez errespetatzea eraso bat da".

Alderdi guztietako ordezkariek ekitaldia egin dute udaletxean, "Donostia eraso sexisten aurka” adierazpen instituzionala irakurtzeko.

"Jaietan ondo pasa nahi dugu, baina zoritxarrez emakumeak erasotzen dira eta azken aldian hainbat alditan ikusi eta entzun izan dugu. Horregatik guztiagatik, gustatuko litzaiguke hiritarrei alerta eta atentzio mezu bat helaraztea eta honakoa eskatzea: gertakari susmagarriak ikusten ditugunean beste toki batera ez begiratzeko. Eta honekin ez dugu gaiztotu nahi jaietako giro ona eta alaitasuna", azaldu dute.

"Oso garrantzitsua da kontziente izatea edozein hiritarrek erasoak ekidin ditzakeela eta gure helburu nagusiena da ekiditea eta, horretarako, prebentzioa ezinbestekoa da”, erantsi dute.

Azkenik, Donostiako Udaleko alderdiek azpimarratu dute prebentzioa "errazagoa" dela "guztion artean" egiten bada.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala albisteak Donostiako jaiak Donostiako informazioa Indarkeria matxista Espainian Albisteak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gaurko azken ordukoa