Gizartea -

Huescan

Panticosan desagertutako Aretxabaletako mendizalearen gorpua aurkitu dute

Erreskate-taldeek astelehen honetako arratsaldean topatu dute gorpua. Ostiralean desagertu zen, bakarrik ibilbide bat egitera irten ostean, goi-mendiko gune batean.

Erreskate-taldean parte hartutako helikopteroetako bat. Argazkia: EiTB.
Erreskate-taldean parte hartutako helikopteroetako bat. Argazkia: EiTB.
Aretxabaletako mendizalearen gorpua topatu dute Panticosan

1:17

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibileko zenbait espezialistak Aretxabaletako mendizale gaztearen gorpua topatu dute arratsalde honetan Balaitus mendian, Huescako Pirinioetan. Baliteke 20 urteko mendizaleak 150 metroko erorikoa pairatu izatea, aipatutako Balaitus mendia jaisten ari zela.

Goi-mendiko hainbat gunetan egindako bilaketa sakona eginda, erreskate-taldeko kideek gaztearen gorpua topatu dute, 16:45ean, haitzetan; istripua jasan zuen puntuaren oinean aurkitu dute.

Gorpua Jakako Ospitalera eraman dute, familia bertan dago eta.

Ostiraletik desagertuta

Hildakoa ostiralean irten zen Respomusoko aterpetxetik, xede izanik Balaitus mendira igotzea, bera bakarrik. 3.144 metroko altuera du mendi horrek.

Jakara gauean bueltatu ez zenez, familiakoek Guardia Zibilera jo zuten, desagerpenaren berri emateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Aretxabaleta azken ordukoa Mendiko istripuak Debagoiena gaur Mendi kirolak gaur Pirinioak Aragoi gaur