Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Donostia eta Azkoitiko ustezko erasotzaileak identifikatu ditu Ertzaintzak

Aste Nagusian eta Azkoitiko jaietan azken egunetan bi gaztek salatutako sexu-erasoen ustezko erasotzaileak dira.

Azkoitiak adingabe batek jaietan jasandako sexu-erasoa salatu du

0:56

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako eta Azkoitiko jaietan azken egunetan bi gaztek salatutako sexu-erasoen ustezko erasotzaileak identifikatu ditu Ertzaintzak. Geroago, epaitegien esku utzi du informazioa.

Azken kasua asteburuan izan da. Ertzaintzak gazte batek jarritako salaketa bat jaso zuen, Azkoitiko jaietan sexu-erasoa jasan zuela esanez. Abuztuaren 14an, beste gazte batek sexu-eraso bat izan zuela salatu zuen, Donostiako Urgull mendian, Aste Nagusian.

Segurtasun Sailetik jakinarazi dutenez, Ertzaintzak ?dagokien epaitegien? esku jarri ditu Donostiako eta Azkoitiko sexu-erasoetako ?ustezko erasotzaileak?.

_________________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako informazioa Tratu txarrak Albisteak Gipuzkoa Gizartea albisteak Azkoitia Gaurko azken orduko albistea