Gizartea -

Donostiako Aste Nagusia

Partaidetza handiko Aste Nagusi 'bikaina' izan dela nabarmendu du Goiak

Guztira 1.147.109 pertsonek parte hartu dute, abuztuaren 12tik 19ra bitartean. Goiak jaietako bi “puntu beltzak” deitoratu ditu, gazte batek salatutako sexu erasoa eta Kataluniako atentatuak.

Eneko Goia Donostiako alkatea. EFE
Eneko Goia
Eneko Goia Donostiako alkatea. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guztira 1.147.109 pertsonek parte hartu dute, abuztuaren 12tik 19ra, Donostiako Aste Nagusi ?bikainean?, Eneko Goia Donostiako alkateak jakitera eman duenez. Halaber, jaietako bi ?puntu beltzak" deitoratu ditu, batetik, gazte batek salatutako sexu erasoa, eta, bestetik, Bartzelona eta Cambrilseko atentatuak.

Gipuzkoako hiriburuko Udaletxean emandako prentsaurrekoan, Goiak aurtengo Aste Nagusiaren balantzea egin du, ?eguraldiak errespetatu? duela adierazi du, eta ?partaidetza handia? izan dela.

Jaiari hasiera ematen dion ?Artillero? ?borobila? izen zela azaldu du. Easo, Kresala Koruko kideek, La Oreja de Van Gogh musika taldeak eta Udalbatzako kideek abestu zuten.

Sagueseko kontzertuetan ?bildutako jendetza? ere nabarmendu du, Aste Nagusi osoan 86.000 pertsonarekin. La Oreja de Van Gogh taldearen kontzertuan 20.000 ikusle egon ziren eta Moratenean 18.000.

Halaber, Su Artifizialek izandako arrakasta azpimarratu du, 475.000 pertsona joan direlako Aste Nagusian; azken eguneko ikuskizun piromusikala 1000.000 lagunek ikusi zuten. Ondarreta hondartzako zineman 600 pertsona izan dira batez beste. Suzko zezenen entzierroetan 32.000 partaide izan dira, eta Erraldoien eta Buruhandien desfilean 16.000 ikusle.

Bestalde, Boulevarra ?jarraitzaile leialen musika taldeen feudo? bihurtu da aurten ere, esan du Goiak; 6.000 pertsonek jarraitu zituzten ikuskizunak. Jaietan iaz baino delitu gutxiago izan direla azpimarratu du, gehienak lapurretak, bat etxebizitza batean eta beste bat larderiarekin egindakoa izan ziren, besteak beste, jende pilaketa zegoen tokietan ere izan dira. Bost pertsona atxilotu zituzten larderiarekin egindako lapurretagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Donostiako jaiak Donostia Eneko Goia Gizartea bideoak Eguneko albisteak Jaiak