Itxi

Gizartea

Elkarrizketa Radio Euskadin

Aburto: 'Legez kanpoko etxebizitza turistikoren bat itxi dugu Bilbon'

Erredakzioa

Bilboko alkateak esan du Udala Eusko Jaurlaritzarekin datuak partekatzen ari dela, pisu turistikoak modu egokian erregulatu ahal izateko.

  • Juan Maria Aburto

    Juan Maria Aburto Bilboko alkatea, Radio Euskadin. EiTB

Juan Maria Aburto Bilboko alkateak azaldu duenez, pisu turistikoren bat itxi dute hirian. Bizilagunen komunitateren batean esku-hartze bereziren bat izan da, eta Udala kezkatzen duen gaia dela nabarmendu du.

Aburtok azaldu duenez, hotel-eskaintzarekiko lehiakortasuna legezkoa izateko ari dira pisu turistikoak kontrolatzen. Haren hitzetan, udal araudiak dio etxebizitza turistikoek lehenengoan bakarrik egon behar dutela, eta Zazpikaleen gunean, bakarra egon daitekeela atari bakoitzeko. Halere, alkateak nabarmendu du zigorrekin kontuz ibili beharra dagoela, jabeek fede ona erakutsi eta Eusko Jaurlaritzan erregistratuta daudela esan dezaketelako, baina, aldi berean, jabeek udal araudia bete behar dute, eta ez erregistrora mugatu.

Aste Nagusiko segurtasun dispositiboari dagokionez, Aburtok lasaitasun mezu bat bidali nahi izan die herritarrei Kataluniako atentatuen ostean. Segurtasun Batzordearekin dispositibo bat adostu dutela azpimarratu du, Kataluniako atentatuak izan baino lehenago, eta kalean polizia gehiago izatea ezartzen duela. Hala eta guztiz ere, Ertzaintza eta Udaltzaingoa poliziekin harremanetan daudela nabarmendu du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena