Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Ertzaintza bi sexu eraso ari da ikertzen Bilbon
Biktimak bi adingabe omen dira, eta salaketak noiz jarriko zain dago Ertzaintza, zehaztasun gehiago izateko.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gaur goizaldean Bilbon gertatu omen diren bi sexu eraso ari da ikertzen Ertzaintza, Segurtasun Saileko iturriek Europa Pressi jakitera eman diotenez.
Iturri beren arabera, gertakarien nondik norakoak aztertzen ari dira, eta zain daude biktimek, adingabeak biak, salaketa jarriko ote duten ala ez, gertaeren gaineko zehaztasun gehiagoren berri emateko.
Horrenbestez, Ertzaintzak ez du momentuz informazio gehiago zabaldu; alabaina, nahiz eta salaketarik ez egon, ikertzen jarraituko dutela adierazi diote agentziari ikerketako iturriek.
-----------------------------
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.