Gizartea -
Manifestazioa Madrilen
Milaka guardia zibil protestan, 'Zapatero enbustero' oihukatuz
Manifestazioaren buruan Polizia, Mossos d'Esquadra eta Ertzaintzaren ordezkari sindikalak zeuden, baita Europako Polizien sindikatuak biltzen dituen Eurocopenak ere.
Erredakzioa
Milaka guardia zibil Madrileko kaleetan protesta egin dute "Beldurrik ez daukagu jada" eta "esklaboak ez gara" oihukatuz, eta euren lan baldintzak hobetzeko eskatuz.
Protesta Guardia Zibilaren egoitza nagusiaren aurrean bukatu da. Momentu horretan, hain zuzen, bizi dute eguneko tentsio une bakarra; Fernandez Toxo eta Candido Mendez CC.OO. eta UGTko idazkari nagusiak "kanpora, kanpora" oihuekin hartu dituztenean.
Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidentea eta Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroa entzundako oihuen protagonista nagusiak izan dira, izan ere, manifestazioak iraun dituen hiru orduetan "Rubalcaba, dimisioa" eta "Zapatero, enbustero" oihuak etengabe entzun dira.
"Guardia Zibilek jada ez dugu beldurrik" esan du haien ordezkari batek. "Beldurra gaur amaitu da eta Guardia Zibilak garai berri bati hasiera eman dio".