Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen emaztea jotzeagatik

Gizonak emaztea jo zuen taberna batean urruntze agindua urratuta. Beste gizon bat atxilotu dute Arabako hiriburuan horrek ere urruntze agindua urratu zuelako.

eitb.eus | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udaltzaingoak 40 urteko gizonezko bat atxilotu du urruntze agindua urratu eta bikotekide ohia jo duelakoan.

Udalak jakinarazi duenez, ostiral gauerdian izan zen gertakaria. Alde zaharreko taberna batetik deitu zieten udaltzainei, gizonezko batek emakume bat jo zuela eta gainerako bezeroekin arazoak sortzen ari zela esanez.

Udaltzainak hara joan ziren eta emakumeak esan zien jeloskortasunak eragindako eztabaida baten ostean jo zuela bere bikotekide ohiak. Lurrera bota eta ostikoak eman zizkion bezero bat tartean sartu zen arte. Horrekin batera, emakumeak udaltzainei esan zien gizonak urruntze agindua zeukala, baina urratu egiten zuela.

Beste gizon bat atxilotu dute Arabako hiriburuan horrek ere urruntze agindua urratu zuelako.

 

 

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Indarkeria matxista Gizartea Gasteiz berriak Gaurko azken orduko albistea