Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Pilar Garridoren senarra atxilotu dute Mexikon, emaztea hiltzea egotzita

Irving Barrios Tamaulipas estatuko fiskalaren esanetan, badago senarra hiltzailetzat jotzeko "adina zantzu".

Irving Barrios fiskala, prentsaurrekoan. Argazkia: EFE
Pilar Garridoren senarra atxilotu dute Mexikon hiltzailea delakoan

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jorge Fernandez Pilar Garrido hildako emakume espainiarraren senarra atxilotu dutela iragarri zuten atzo, asteartea, Mexikoko agintariek, emaztearen hiltzailea delakoan.

Irving Barrios Tamaulipas iparreko estatuko fiskalak prentsaurreko batean adierazi duenez, badago Fernandez hiltzailetzat jotzeko "adina zantzu" eta, hori dela eta, epaile batek atxilotzea agindu du.

Aipatutako agindua asteartean bete zuten, Barriosen esanetan. Gainera, azaldu zuenez, Garrido "itota hil zen" eta "zauriak zituen sudurrean, buruan eta lepoan".

Fernandezek uztailaren 3an salatu zuenaren arabera, armadun gizon batzuek Garrido bahitu zuten aurreko egunean, Ciudad Victoriara bere semearekin zihoazenean, La Pesca izeneko bainuetxe batean oporretan egon eta gero.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainian Espainia argazkiak Mexiko Albisteak