Gizartea -

Lekeitio

83 txalupa Antzar Eguneko lehian

47 lehiakidek benetako antzara hautatu dute eta 36k gomazkoa. Aurten areagotu egin dituzte segurtasun neurriak.

Parte-hartzaile bat iazko Antzar Egunean. Argazkia: EFE
Parte-hartzaile bat iazko Antzar Egunean. Argazkia: EFE
Parte-hartzaile bat iazko Antzar Egunean. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Egun handia dute astearte honetan Lekeition: Antzar Eguna. Guztira, 83 ontzi lehiatuko dira. Horietako 47k benetako antzara erabiliko dute eta 36k gomazko prototipoa.

Koldo Goitia alkateak azaldu duenez, gomazko antzara aukeratu duten lehiakideen kopuruak gorakada txiki bat izan du; izan ere, iaz 85 parte-hartzaile izan ziren eta 32k hautatu zuten gomazkoa.

Halaber, aurten emakumezko gehiago izango dira lehian: 20, hain zuzen. Iaz 16 lehiatu ziren.

Betiko moduan, antzara eskuetan, jasoaldi gehien egitea izango da lehiakideen helburua. Altxaldi kopuru handiena lortu eta antzarari burua kentzen dionak irabaziko du.

10:00etatik aurrera, herrigunea itxita egongo da ibilgailuentzat, milaka lagun espero baitira Lekeition.

Garraio publikoa eta segurtasuna

Bizkaibusek autobus zerbitzu bereziak eskainiko ditu Bilbotik eta Durangotik Lekeitiora, Antzara Egunean.

Larrialdi plan bat jarriko dute abian, herritarren segurtasuna bermatzeko, eta Ertzaintzak, 112 Larrialdi Zerbitzuak, Osakidetzak eta Portuetako Zerbitzuak parte hartuko dute bertan.

Horrez gain, alkateak jakinarazi du segurtasun neurriak zorroztu egingo direla aurten. Ertzain eta udaltzain gehiago egongo dira, baita Babes Zibileko eta Osakidetzako langile gehiago ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Lekeitio Gaurko azken ordukoa