Gizartea -
Kutsadura fekala
Getxo eta Armintzako hondartzetako urak, berriro garbi; Eakoak ez oraindik
Eako hondartzan, ura berriro aztertuko dute datozen 72 orduetan. Osasun Sailaren hitzetan, uren kalitatean aldaketak denboraldi guztietan gertatzen dira, eta ez dira “salbuespen” bat.
Agentziak | Erredakzioa
Areeta, Ereaga (Getxo) eta Armintzako hondartzetako urak berriro garbi daude, eta bertan bainatzea posible da berriz. Ean, ostera, ez bainatzea gomendatzen du Osasun Sailak kutsadura fekalagatik.
Bizkaiko lau hondartzek kutsadura fekalaren muga gainditu dute azken egunetan. Baliteke iragan asteburuko euri-zaparrada indartsuengatik gertatzea. Horregatik, Osasun Sailak lau hondartza horietan ez bainatzea gomendatu zuen.
Egindako azken neurketan adierazle normalak izan dira Getxoko bi hondartzetan eta Armintzan, baina Ean ez. Eako hondartzan, ura berriro aztertuko dute datozen 72 orduetan.
Osasun Sailaren hitzetan, uren kalitatean aldaketak denboraldi guztietan gertatzen dira, eta ez dira “salbuespen” bat.