Gizartea -

Epaiketa

Zortzi urte eta hiru hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote Mikel Goñiri

Epaiaren aurkako helegitea aurkez dezake Nafarroako Auzitegian.

Mikel Goñi, el pasado mes de abril, entrando en los juzgados. Foto: EiTB.
Zortzi urte eta hiru hilabeteko kartzela-zigorra ezarri diote Mikel Goñiri

1:19

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Zigor-arloko 3. Epaitegiko epaileak zortzi urte eta hiru hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio Mikel Goñi pilotari ohiari eta beste auzipetu bati, mehatxu eta lesio delituengatik.

Epaiaren arabera, 2014ko urriaren 30ean, 23:30 aldera, Mikel Goñi, Jesus Maria Maya eta identifikatu gabeko beste pertsona bat pilotari ohiak Eugin gizon bati alokatutako etxe batean sartu ziren eta marihuana landare bat lapurtu izana egotzi zioten. Akusatuek epaiaren aurkako helegitea aurkez dezakete Nafarroako Auzitegian.

Akusatuek gizona atxiki zuten, eskuak lotu zizkioten, ibilgailu batean igoarazi, eta Elizondora eraman zuten. Hara iritsitakoan, jipoitu egin zuten, eta abenduaren 2ra arte bahituta izan zuten.

Garai hartan, akusatuek heriotza mehatxua egin zioten beste pertsona bati; 10.000 euro ordaintzeko ere eskatu zizkioten eta hatz batean bihurkina sartu eta zauri bat egin zioten, dirua lortu arte.

Bi atxiloketa deliturengatik, 25 hilabeteko zigorra ezarri diete Mikel Goñiri eta Jesus Maria Mayari, eta beste 25 hilabetekoa, mehatxuen delituagatik. Azkenik, beste 24 hilabeteko kartzela zigorra ezarri die epaileak lesio delituengatik.

Halaber, 10.000 euro ordaindu beharko dizkiote bigarren biktimari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Pilota Albisteak Nafarroa Gizartea albisteak Gaurko azken orduko albistea