Gizartea -

Etxe turistikoak

Eraikin bakoitzean etxebizitza turistiko bakarra egon ahalko da Bilbon

Gainera, etxebizitza turistikoak eraikinaren lehen solairuan egon behar dira.

Bilbao
Bilbao
Hauek dira Bilbon pisu turistiko bat alokatu ahal izateko baldintzak

1:27

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udala hirigintza araudia aldatzen hasi da, Euskal Autonomia Erkidegoko Turismo Lege berrira egokitzeko.

Hortaz, aurrerantzean, eraikin bakoitzeko etxebizitza edo apartamentu turistiko bakarra egon ahalko da, eta etxebizitza hori eraikinaren lehen solairuan kokatu beharko da.

2016ko datuen arabera, Bilbora etorri diren turisten gehiengoak (% 61,7) hoteletan, ostatuetan eta pentsioetan hartzen du alojamendua. Alabaina, Udalak aitortzen du etxebizitza turistikoen erabilera goraka doala eta horrek “bizikidetza arazoak” ekar ditzakeela auzokideen artean.

Bilboko Udalak lau kategoriatan banatu ditu etxebizitza turistikoak:

Logela turistikoak: Jarduera turistikoaren titularrak logela eskaintzen duen etxean egon beharko du erroldatuta, eta, beraz, ezingo du beste eraikin batean duen logela bat alokatu.

Etxebizitza turistikoa: Eraikinaren lehenengo solairuan kokatuta egon behar du, edo goiko solairuetan, betiere etxebizitza azpian badaude eta kaletik etxebizitzetarako aparteko sarbidea badute.

Hotelak, ostatuak edo pentsioak: Erregulazioa orain arteko berbera izango da, kokapenari dagokionez.

Apartamentu turistikoak eta apartahotelak: Logela, komuna eta sukaldea izan behar dituzte. Udalaren plangintzak ostalaritzako establezimenduetarako jarritako baldintzez gain, argiari, aireztapenari eta ohiko etxebizitzetarako eskatzen diren baldintza higieniko eta sanitarioei buruzko zehaztapen teknikoak bete beharko dituzte.

Uri Zaharraren Berregokipenerako Plan Bereziaren eta Bilbo Zaharreko Errehabilitazio eta Barne Eraldaketarako Plan Bereziaren esparruari atxikitako auzoetan erabilera turistiko bakarra jar daiteke eraikin osoan, etxebizitza turistikoa, hotela, logela nahiz Hiri Antolaketarako Plan Orokorrak araututako zein-nahi tipologiakoa izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala albisteak Bilbo Zer gertatu da gaur Bizkaian? Turismoa Euskadi Gizartea bideoak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Etxebizitza