Gizartea -
Sari Nazionala
Victor Arguinzoniz, 2016ko Sukaldebururik Onenaren Sari Nazionala
2016ko Sukaldeburu Onenaren Gastronomia Sari Nazionala eman diote Atxondoko Etxebarri jatetxearen jabeari, Victor Arguinzonizi.
Agentziak | Erredakzioa
2016ko Sukaldeburu Onenaren golardoa eman diote, gaur, Etxebarri (Atxondo) jatetxeko Victor Arguinzonizi. Sariak banatzeko ekitaldia datorren astelehenean ospatuko da, irailaren 25ean.
Sari honekin, sukaldari bizkaitarraren "azken urteotan sukaldean izandako garapena eta bere asmakizunak" aintzatetsi nahi izan ditu Gastronomiaren Akademiak, "nazioarteko sukaldari ospetsuenen artean" baitago, Gastronomiaren Espainiako Errege Akademiak jakinarazi duenez.
#PNG2016 VÍCTOR ARGUINZONIZ, de Etxebarri, Premio Nacional de Gastronomía al Mejor Jefe de Cocina ¡Felicidades! https://t.co/uSWk5MSP34 pic.twitter.com/GX6ZhyRYLI
Aurretik golardo hori jaso zuten Juan Mari Arzak (1974, lehen irabazlea), Pedro Subijana (1979), Hilario Arbelaitz (1991), Martin Berasategi (1996), Andoni Luis Aduriz (2002), Elena Arzak (2010) eta Eneko Atxa (2015).