Gizartea -

Gipuzkoako Auzitegia

Zumaiako portuan atzemandako droga ontziaren aurkako epaiketa hasi da

2011n belaontzi bat ia 600 kilo kokainarekin atzeman zuten. Bederatzi akusatuetatik bat ez da agertu, eta auzi-ihesean dagoela ebatzi dute.

'Catalejo' belaontzia Zumaiako portuan, 2011ko urrian. Artxiboko irudia: EiTB
'Catalejo' belaontzia Zumaiako portuan, 2011ko urrian. Artxiboko irudia: EiTB
'Catalejo' belaontzia Zumaiako portuan, 2011ko urrian. Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2011n, Zumaiako (Gipuzkoa) portuan, belaontzi bat ia 600 kilo kokainarekin atzeman zuten. Gaur epaiketa hasi da. Bederatzi akusatuetatik bat ez da agertu, eta auzi-ihesean dagoela ebatzi dute. Hark instrukzio fasean egindako testigantza goizeko saioan irakurri dute.

Epaiketa irailaren 11n hastekoa zen Gipuzkoako Auzitegian, baina atzeratu behar izan zuten Erresuma Batuko akusatua agertu ez zelako. Antza denez, gaitz terminala du. Hala ere, funtsezkoa da auzian; izan ere, 2011ko urriaren 5ean atxilotu zuten Zumaiako portuan, Catalejo belaontzian.

Agertu ez zela ikusita, auzitegiak bilatzeko eta atxilotzeko agindua eman zuen, baina emaitzarik gabe. Ondorioz, epaiketa gaur hasi da gainerako zortzi auzipetuekin, sei gizon eta bi emakume. Droga trafiko banda bat osatzea leporatzen diete.

3 eta 27 urte bitarteko kartzela-zigorrak eskatzen dituzte, osasun publikoaren aurkako delituengatik, erakunde kriminalean parte hartzeagatik eta dirua zuritzeagatik. Epaiketari berriz eutsiko diote datorren astelehenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Delituak azken ordukoa Drogak Zumaia Gaurko azken ordukoa