Gizartea -
750 laiko eta erlijioso
Arregiren 'erbestea' leporatzeko gutuna bidali diote Munillari
Dokumentua sinatu dutenek "laguntzeko eta babesteko hautatua izan den pertsona batek anaia kanporatzea nola liteke" galdetu diote.
Erredakzioa
Espainia osoko 750 pertsonek, laikoak eta erlijiosoak, gutun bat helarazi diote Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainari Joxe Arregi apaizaren ''erbesteratzea'' leporatuta. Arregik frantziskotarrak utzi egin ditu prelatuarekin dituen desadostasunek enbarazurik ez egiteko.
Idatzia izenpetu dutenek "Eleizak laguntzeko eta babesteko aukeratutako pertsona batek anaia kanporatzea nola liteke" galdetu diote Munillari.
"Aitaren ordezkaria den pertsona bat nola kanporatu dezake seme bat?", esaten dute testuan. "Artzain ona, xumea eta guztion indarrak hartu eta biltzen dituena" izatea nahiago ez ote duen ere galdetzen diote gotzainari.
Gutuna sinatu dutenek "harrituta" agertzen dira Munillak Arregi "ur zikina" deitu izanagatik, hori da, behintzat, Arregik adierazi zuena.