Gizartea -
Trafikoa
Drogan positibo eman duen motorzale bat larri zauritu da Funesen
17 urteko motorzaleak furgoneta baten aurka talka egin du, baina gidaria onik dago.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Droga probetan positibo eman duen motorzale bat larri zauritu da larunbat honetan Funesen (Nafarroa), 16:26ean Erregearen Amildegiko errepidean izandako auto-istripu batean, Foruzaingoak jakinarazi duenez.
17 urteko motorzaleak furgoneta baten aurka talka egin du, baina horren gidaria onik dago. Motorzaleak, berriz, zauri larriak ditu, eta Nafarroako Ospitalera eraman dute.
Foruzaingoak izapideak abiatu ditu, eta txistu-probak egin dizkio motorzaleari, eta horrek positibo eman haxixean.
Auto-istripua Araman
Bestalde, beste motorzale bat zauritu da larunbat honetan, oraingoan Araman (Gipuzkoa), GI-2131 errepidetik zihoala, motorraren kontrola galdu duenean eta erori denean. Motorzalea Zumarragako Ospitalera eraman dute.