Gizartea -

Zirkulazioa

Goiz korapilatsua euskal errepideetan

A-8 autobidean errei bakarra dago irekita Irun parean, Iparralderako noranzkoan, kamioi batek guraizearena egin baitu. Nafarroan, gainera, pertsona bat hil da Doneztebe eta Sunbilla artean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euria gogoz egin goizaldetik, eta ondorioz, hainbat arazo sortu dira gaur goizean euskal errepideetan.

Une honetan arazo larriena A-8 autobidean dago. Izan ere, errei bat baino ez dauka irekita Irun parean, Ipar Euskal Herrirako noranzkoan, kamioi batek guraizearena egin baitu.

Eusko&' || 'nbsp;Jaurlaritzako&' || 'nbsp;Herrizaingo Sailak informatu duenez, zirkulazioa GI-636 errepidetik (N-1 ohia) bideratzen ari dira.

Kamioiaren gidaria zauritu egin da eta ospitalera eraman behar izan dute.

Hildako bat Nafarroan

Nafarroan, pertsona bat hil da goizeko lehen orduetan kamioi batek eta trailer batek elkar jota, N-121-A errepidean, Doneztebe eta Sunbilla artean, Foru Gobernuak informatu duenez.

Lehen datuen arabera, baliteke ibilgailuetan norbait harrapatuta egotea oraindik.

Ezbeharra Irunerako noranzkoan jazo da.

Arazoan N-1ean

Bestalde, N-1 errepidea guztiz itxita izan dute pare bat orduz Andoain parean, Irunerako noranzkoan, 07:10ean jazotako zirkulazio istripu bat tarteko. Ondorioz, gainera, auto-ilara luzeak eratu dira eta 15 kilometrokoak izan dira.

09:00etan berriz ireki dute, baina Tolosan beste istripu bat izan da, eta zirkulazio arazoek beste bi ordu iraun dute inguruan.

Beste arazo batzuk

A-8 autobidean, Santurtzi (Bizkaia) parean, haizeak kale-argi batzuk bota ditu errepidean, eta ondorioz istripu batzuk gertatu dira, baina ez da inor zauritu. Horrek itoguneak ere eratu ditu.

Artatzan (Leioa) ibilgailu batzuek talka egin dute, eta auto-ilarak eratu dira.

Bigarren mailako errepide sarean ere hainbat istripu gertatu dira eta errepide batzuk itxi behar izan dituzte, zuhaitzak, kale-argiak eta beste motatako objektuak erori baitira.

Nafarroan

Foru Erkidegoan, 508 pertsona gehiago (% 1,24) daude langabezian aurreko hilabeteko datuekin alderatuta.

Guztira 41.374 daude lan bila. Horietako 19.783 gizkonezkoak dira, eta 21.591 emakumezkoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea