Gizartea -
TripAdvisorren arabera
Martin Berasateguiren jatetxea, Espainiako Estatuko onena
Eneko Atxaren Azurmendi jatetxeak hirugarren postua eskuratu du.
Agentziak | Erredakzioa
Martin Berasategiren Lasarteko (Gipuzkoa) jatetxea Espainiako Estatuko onena da, TripAdivor bidai webgunearen arabera.
Munduko goi sukaldaritzako jatetxeei zuzendutako Travelers Choice Sariaren irabazleak eman ditu ezagutzera TripAdvisorrek. Aurtengo sarituak 400 jatetxe inguru izan dira, eta munduko 25 onenak aukeratu dituzte. Irabazle zehatzak izan dira honako herrialde hauetan: Asia, Europa, India, Kanada, Mexiko, Australia, Hego Amerika, Erresuma Batua eta AEBak.
Mundu osoko jatetxetatik 12 hilabetez jasotako iritzi kopuruan eta kalitatean oinarrituta aukeratu dituzte irabazleak.
Martin Berasategui 'Espainiako goi sukaldaritzaren 10 jatetxe onenen' zerrendako burua da; bigarren postuan Gironako El Celler de Can Roca dago; hirugarenean, Eneko Atxaren Azurmendi jatetxea, Larrabetzun (Bizkaia); Es Calo de Calo de Sant Agustí; Bartzelonako Disfrutar; Casalarreinako La vieja bodega; Bartzelonako Uma; Diego Guerreroren Dstage, Madrilen; DiverXO de Dabiz Muñozen DiverXO, Madrilen eta Kordobako Recomiendo.
Europako jatetxerik onenei dagokienez, zerrendan honako hauek daude: lehenengo postuan, The Black Swan at Oldstead, bigarrenean, Belmond Le Manoir aux Quat'Saisons britainiarra, eta hirugarren, Maison Lameloise frantsesa. Berasategui bosgarren postuan dago, eta El celler de Can Roca seigarrenean; Espainiako Estatuko bakarrak dira zerrendan. Munduko hamar onenenen artean, Berasateguik bosgrren postua errepikatu du, eta El Celler hamargarrenera pasatu da.