Gizartea -
Galizia
Milaka pertsona manifestatu dira Galiziako Gobernuko baso-politikaren aurka
Santiago de Compostelako kaleetan izan diren manifestatzaileek enpresa-ekimenak sustatzeko duela gutxi ezarritako legea kentzea eskatu dute.
Agentziak | Erredakzioa
Milaka pertsona manifestatu dira igande honetan, Santiago de Cospostelako kaleetan, Galizian lehengo astean izandako sute-boladaren kontra protestatzeko. Erantzukizunak eta dimisioak eskatu dituzte Galiziako Gobernuan, Alberto Nuñez Feijoo presidente autonomikoarena barne.
Lehengo asteburuan 250 sute baino gehiago izan ziren Galiziako hainbat lekutan eta 35.000 hektarrea erre zituzten. Manifestaziora, besteak beste, Luis Villa eta Ana Ponton En Marea eta BNGko buruak Joan dira, hurrenez hurren. Eguerdian hasi da, Galiziako hiriburuko zumardietan, eta zentrotik pasatu ostean, Quintana plazan amaituko dute.
Manifestaziora, besteak beste, Luis Villa eta Ana Ponton En Marea eta BNGko buruak joan dira, hurrenez hurren. Eguerdian hasi da, Galiziako hiriburuko zumardietan, eta zentrotik pasatu ostean, Quintana plazan amaitu dute.
Amaieran, manifestu bat irakurri dute, bertan enpresa-ekimenak sustatzeko aste honetan ezarritako legea kentzea eskatu dute. PPren botoekin bakarrik onartu dute Parlamentuan, eta Galiziako "harraparitza legetzat" jo dute.
Haien ustez, legeak, besteak beste, azkar eta erraz su hartzeko zuhaitzen espezieak ugaritzea egiten du, eukaliptoa, esate baterako.