Gizartea -
Iragarpena
Alerta horia ezarri dute 3,5 metrotik gorako olatuengatik
Bestalde, tenperaturek behera egingo dute lainoak ugarituko direlako, baina bihartik aurrera giroa epeldu egingo da eta termometroak 25 ºC inguruan kokatuko dira.
Erredakzioa
Eguraldiaren iragarpenari dagokionez, gaur hodei gehiago agertuko dira zeruan, batez ere arratsaldean eta mendebaldean. Goiz partean, erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak ikusiko baditugu ere, oro har, ostarteak nagusituko dira. Arratsaldean, ordea, fronte bat gerturatuko da eta hodeiak ugarituz joango dira, bereziki Bizkaia eta Araba mendebaldean, non zer edo zer busti dezakeen. Goizaldean hegoaldeko haize ahul-bizia ibiliko da eta goizetik aurrera iparraldekoa ibiliko da. Eguneko tenperatura atzokoa baino 2 edo 3 ºC baxuagoa izango da.
Bihar ildo beretik jarraituko dugu. Goizean ostarte zabalak tartekatuko dira erdi mailako hodei eta goi-hodeiekin. Arratsaldeak aurrera egin ahala, bero-hodeiak garatuko dira, bereziki barnealdean eta punturen batean zaparradaren bat utz dezakete. Hegoaldeko haizea tarteka zakar ibiliko da, ufada gogorrekin eta tenperaturak gora egingo du; eguneko beroenak 25 ºC-tik gora geldituko dira.
Ostiralean giro argia eta termometroak 25 ºC-tik gora. Ostarte zabalak tartekatuko dira erdi mailako hodei eta goi-hodeiekin. Hegoaldeko haizeak joko du, tarteka bolada gogorrekin. Tenperaturak gora egingo du, eta 26-28 ºC inguruan geldituko dira eguneko beroenak kostaldean eta barnealdean 25 ºC-ren bueltan.
Asteburuan, giroa hoztu egingo da eta euri-jasak izan daitezkeela aurreikusi du Euskalmetek.
Kontsultatu eguraldiaren iragarpena eitb.com-en eta bidali argazkiak Udablogera.