Gizartea -

Nazioarte mailako operazioa

Hiru atxilotu Euskadin eta sei Nafarroan, drogaren aurkako operazio batean

Hainbat ikerketa egin ostean, Poliziak jakin zuen taldearen buruak Iruñetik gidatzen zuela sarea eta hiru ataletan banatuta zuela, drogen arabera.

Guardia Zibilak bederatzi lagun atxilotu ditu, hiru Euskadin eta sei Nafarroan. Efe.
Sei pertsona atxilotuta, droga operazio batean Nafarroan

1:34

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak bederatzi lagun atxilotu ditu, hiru Euskadin eta sei Nafarroan, nazioarte mailan droga trafikoan zebilen talde baten aurkako operazio batean.

Guztira, 20 pertsona atxilotu eta 11 miaketa egin dituzte Estatuko lau hiritan, eta hauek atzeman dituzte: 56 kilo speed baino gehiago, 300 gramo kokaina, 2 kilo haxix, 65.000 euro baino gehiago, gama handiko sei auto, bi pistola, eraso-fusil bat, eskopeta bat, munizioa, eta droga ekoitzi, nahasi eta banatzeko materiala.

Guardia Zibilak egin duen operazioan, sei pertsona atxilotu dituzte Tarragonan, bost Madrilen, bi Gipuzkoan, bat Araban, lau Iruñean eta beste bi Nafarroako Noain Elortzibar eta Lekunberri udalerrietan. Halaber, miaketak egin dituzte Tarragonan,  Madrilen, Iruñean eta Gipuzkoan.

Hainbat ikerketaren ostean, Poliziak jakin zuen taldearen buruak Iruñetik gidatzen zuela sarea eta hiru ataletan banatuta zuela, drogen arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Gaurko albisteak Nafarroan Araba Delituak Drogak albisteak Gizartea Gaurko azken orduko albistea