Gizartea -
Arrantza
Bermeoko atunontzi batek piraten erasoa saihestu du Indiako Ozeanoan
Felipe Ruano itsasontziak itsas-lapurren erasoa jasan zuen atzo goizean eta segurtasun pribatuko agenteek tiro egin behar izan zuten.
Erredakzioa
Felipe Ruano Bermeoko atunontziak itsas-lapurren eraso bat saihestu zuen atzo Indiako Ozeanoko Uretan, Somaliatik 1.000 kilometro baino gehiagora, Euskadi Irratiak jakitera eman duenez.
Itsasontziak sarea zabalduta zuen itsas-lapurrak gerturatu zirenean, beraz, ezin izan zuen alde egin. Hori horrela, eskifaiako kideek abisua eman zieten segurtasun pribatuko agenteei eta horiek tiro egin behar izan zuten piratak uxatzeko.
Euskal itsasontzi batek Indiako Ozeanoan jasaten duen lehenengo erasoa da montzoi garaia amaitu denetik, lehena lau hilabetetan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea