Gizartea -
Larubat honetan
Donostiako Topoaren igarobidearen aurka manifestatu dira ehunka lagun
"Antiguok ez du behar: Metroari Stop" lemapean manifestatu dira Gipuzkoako hiriburuan, Donostialdeko Metroaren lur azpiko igarobidearen proiektuaren kontra.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ehunka lagun bildu dira larunbat honetan Donostiako kaleetan, Donostialdeko Metroaren lur azpiko igarobidearen proiektuaren aurka. Antolatzaileen hitzetan, 400 bat lagun izan dira mobilizazioan, "Antiguok ez du behar: Metroari Stop" lelopean. Manifestazioan zehar trenbide proiektu horren kontrako oihuak izan dira entzungai.
Manifestazioaren amaieran agiria irakurri dute Antiguan Metroa Gelditu ekimenak eta Satorralaia auzo-mugimenduak, deialdiaren antolatzaileek, hain zuzen ere. "Diru publikoa xahututa, proiektu handinahi baten inposizioa" eta auzoan dagoen "espazio publiko murritzaren erabilera" salatu dituzte.
"Zeintzu interesa edo alderdien arteko itunak egon dira beharrezkoak ez diren proiektuak lehentasunezko proiektu bihurtzeko?", galdetu dute.
Gainera, Satorralaia mugimenduak iragarri duenez, Topoaren igarobidearen kontrako manifestazioa deitu dute datorren azaroaren 18rako, Antiguo auzotik Boulevarderaino.